ERRONKA TEORIKOAK ETA PRAKTIKA BERRIAK
2008ko irailaren 10etik 13ra, Donostia
Ankulegi elkarteak antolatu zuen FAAEEk deitutako XI. Antropologia Kongresua, «Erronka teorikoak eta praktika berriak» izenburupean. 2008ko irailaren 10etik 13ra egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean. Ankulegik kongresuko aktak argitaratzeko ardura ere hartu zuen: formatu digitalean eskuragarri jarri dugun 14 liburukiko bilduma. Kongresuak honako erakunde hauen dirulaguntza jaso zuen: UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza; Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendaritza Nagusia; Kutxa; Eusko Ikaskuntza; Donostiako Udala; Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa; eta EGEF Funtsak.