Nor gara

Ankulegi gizarte eta kultura antropologia zabaltzen eta diziplina horren barruan gogoeta, ezagutza, ikerketa eta kritikarako guneak sortzen diharduen elkartea da. 1994an sortu zen, zenbait gizarte antropologok -gehienbat UPV/EHUkoak- osaturiko talde baten ekimenez, baina elkartea antropologian interesa duen orori zabalik dago, eta bereziki ikasle, gradudun, irakasle edo profesionalei.

Ankulegiren helburuak honako hauek dira:

  • Diziplinari buruzko topalekua eta eztabaida-gunea izatea, urtero ospatzen diren antropologia jardunaldien eta Ankulegi Antropologia Espazio Digitalaren bidez, batez ere.

  • Gizarte eta kultura antropologiaren alorreko ikerketa zientifikoak eta lantaldeak sustatzea eta garatzea.

  • Gizarteari jakinaraztea zer den gizarte eta kultura antropologia eta zer nolako ekarpena egiten dion guztion ongizateari.

  • Harremanak, elkarrizketak, lankidetzak eta trukeak egitea antzeko entitateekin.

Asociación de Antropología del Estado Español (ASAEE) erakundearen bazkide sortzailea da Ankulegi, eta haren aurreko Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español (FAAEE) erakundeko kide ere izan zen.

Ankulegik Gizarte Antropologia Aldizkaria argitaratu du 20 urte baino gehiagoz; gaur egun argitaratzeari utzi zaio eta aldizkaria digitalizazio prozesuan dago. 

Gure historiari buruz gehiago jakin ahal izateko, kontsultatu artikulu hau: «ANtropologia, KULtura Eta Gizartea: 25 urte»


Egungo Zuzendaritza Batzordea

Lehendakaria: Olatz González Abrisketa

Idazkaria: Lidia Montesinos Llinares

Diruzaina: Carlos García Grados

Kideak: Susana Carro Ripalda, Ion Fernández de las Heras, Xabier Jaso Esain


Estatutuak