1997az geroztik Ankulegik urtero antolatzen du antropologia jardunaldi bat bere bazkideek erabakitako gai zehatz baten inguruan. Ikertzaileak, ikasleak eta interesa duten herritarrak gonbidatuta daude beren kezkak helaraztera eta beren ikerketen edo abian diren proiektuen emaitzak azaltzera; halaber, jardunaldia iniziazio-gune bat da, ikertzaile berriek beren lanak lehen aldiz azal ditzaten. Era berean, jardunaldi bakoitzean izen handiko ikertzaileen osoko hitzaldi bat edo gehiago antolatzen dira, beren azken lanak eta ekarpenak azaltzeko.
Hasiera batean, jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egiten ziren, normalean unibertsitate horretako Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailarekin lankidetzan antolatzen baitira. 2012an, irekiera eta hedapen handiagoa sustatzeko asmoz, jardunaldiak Donostiako San Telmo Museoan egiten hasi ziren, eta erakunde horrekin lankidetza sendoa eratu da. Kokapen horrek aukera ematen du jende gehiago bildu eta publiko anitzagoa erakartzeko; nolanahi ere, ospakizun giro hurbilak nagusi izaten jarraitzen du.
Urtero, jardunaldien ondoren, parte-hartzaileek aukera izan dute Ankulegi Gizarte Antropologia Aldizkariari artikulu argitaragabe bat aurkezteko, eta orain, nahi izanez gero, Ankulegi espazio digitalera bidali ahal izango dute.