Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XX. Antropologia Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2017ko martxoaren 10an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan.
«Jardunaldien edizio berri honetan antropologiaren materialtasuna edo materialtasunaren antropologiak jorratuko ditugu. Antropologia betidanik arduratu da modu nahiko zehaztugabean “gauza” izendatutako horiez, gizarte ezberdinen garapen teknologikoaren araberako lehen sailkapenetatik, salerosgaiak edo birusak ekoizten dituzten ildo eta muntaia sozialak trazatzeko ahalegina egiten duten azken etnografietaraino. Giza-subjektibotasunetik kanpokotzat hartutako eta, halere, forma ematen dion guztia. Ekografia batek soziala den horrekiko sarbidea ematen digu, mundura irten baino askoz lehenago. Eta, egiten dugunean, bizitzaren bidea irekiko digute gazek, kutunek, kremek, injekzioek edota belarritakoek; bizitza horren ibilbidea tresna jakin batzuk eskura izatearen edo ez izatearen guztiz baitakoa izango da, tresna horiek gure indibiduazio-prozesuak, pertsonalak zein kolektiboak, markatuko baitituzte. Baina ez ditugu soilik objektuak eta kultura materiala jorratu nahi jardunaldian; hain zuzen ere, materialtasuna antropologian edo materialtasunaren antropologiak landu nahi dituen jardunaldi honetan. Proposamenak hainbat gairen ingurukoak izan daitezke: osagaiak, giza-fluxuak, substantziak, inguru organikoak, elementu geografikoak, elementu astronomikoak, prototipo industrialak, indar edo egoera fisikoak, baita mamuak, espirituak, gaixotasunak, teknikak, ohiturak, legeak edota kontzeptuak ere.
Antropologiak zenbait urte daramatza kezkati, dikotomia batzuk kolapsatzeko; esate baterako, erreferentea-esanahia, materia-espiritua, biologikoa-soziala, naturala-artifiziala, fikzioa- errealitatea edo kontzeptua-gauza. Ildo horretatik, jardunaldiaren gonbita ez da “gauza” zehatz batzuei buruzkoa, “gauzak” —euren konkretutasunean, presentzian eta materialtasunean— protagonistatzat hartzeari buruzkoa baizik, ikerketa antropologikorako agertoki berriak arakatzeko eredu baliagarri moduan.»
Esta web utiliza 'cookies’ propias y de terceros para conocer, de forma anónima, cómo consultas la web. Si continúas navegando, entendemos que las aceptas. Si lo prefieres, puedes configurar tu navegador para rechazarlas o borrarlas. De acuerdoNo, graciasSaber más
Política de 'cookies'
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.