XVII. Ankulegi Jardunaldia (2014). Antropologia(k) & Artea(k).

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi Antropologia XVII. Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2014ko martxoaren 14an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan.

«Ankulegi jardunaldien edizio berri honetan artearen praxiaren bidez ezagutza soziokulturalera hurbilpena gaia jorratuko dugu. Hau da, sormen artistikoa ezagutza antropologikorako metodo gisa hurbiltzeko hausnarketa. Prozesu honetan parada egiteak soziokulturalaren errekonozimendutik ekintza artistikoan pentsatzera garamatza, sorkuntza artistikoa baita ez ohikoak diren lengoaiak erabiliz beste mundu sinbolikoetara eta errealitate kulturaletara hurbiltzen gaituena. Ezagutza sortzeko gaitasun honek antropologiarentzat bide berri eta osagarriak eskeintzeko aukera planteatzen digu eta.

Marku kontzeptual honen baitan, jarraian agerturiko lau ildo hauei buruz, teoriatik nahiz praktikatik hausnartuko duten komunikazioak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu, formatu artistiko desberdinak onartuz:

  • Lehenengoa, artearen praxiaren errekonozimendua antropologiaren ikuspegitik: artistaren eta antropologoaren disziplinarteko ekarpenak ; kontestu soziokulturalean birdefinituriko paradigma artistikoen aldaketak.
  • Bigarrena, etnografian irizpide eta zentzu artistikodun jardute eta aplikazio erramintak: ohiko erregistro moduak eta teknologia berriak antropologiaren ikerketa teknika bezala, plastika eta bisualak, argazkilaritza, audiobisualak, dokumentalak eta zinematografikoak barneratuz.
  • Hirugarrena, antropologiaren ikuspegitik artearen irakurketa garaikidea: artearen esperientzia (bir)ezagutza soziokulturalaren bitarteko bezala. (arte eder klasikoak, arkitektura, performance fenomenoak, musika, arte eszenikoak, etab) baita antropologiarentzat artearen teorien enfoke berritzaileak ere .
  • Azkenik, jardunaldiak objektu artistikoak oinarritzen diren erlazio sozialetan ere interesa du: espazio publikoetan eginiko interbentzioetan, eragin soziala duten aktibismo artistikoetan; hiriaren protagonismoa helmen handiko estrategia kultural ikonografiko, estetiko eta sinbolikoekin. Paisaiaren eraikitze kulturalaren erreferentzia eta interakzio artistiko-estetikoetan (Land Art, Artea eta Lurraldea) Performance arteen erresistentzia eta erantzun ematea Antropologia eta edo etnografia adierazpen sozial bezela; artea eta kultura bisualaren arteko loturak.

Azken finean, artea oinarri harturik ezagutza sozialaren adierazle, sortzaile edo laguntzaile izango diren proposamenen bila gabiltza

Hemen deskarga ditzakezu egitaraua eta kartela.

Hemen argitaratua:

Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 18. zk. (2014): Arte(ak) & antropologia(k)

Jardunaldiko bideoak:

Lecturas antropológicas del arte: Iván Alvarado Castro, Ariana S. Cota, Ana Isabel Cárcar Irujo y Carmen Marin Ruiz.
Instrumentos artísticos como herramientas de investigación: Rita Sixto Cesteros, Maribel Egizabal Suárez, Maddi Bediaga Etxaide y Ana Lucía Hernández Cordero.
Feminismo en el arte contemporáneo en Euskadi: Lourdes Méndez.
Lo artístico en la etnografía: Iban Ayesta, Ainhoa Ortells, Isusko Vivas Ziarrusta y Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga.
Arte, don y participación: Roger Sansi.

Donostilandia Street-Art Tour

Jardunaldiaren osagarri gisa, martxoaren 15ean Donostilandia Street-Art Tour ekimena burutu zen, Mikel Arbizak antolatuta (argazkiak).

Bloga

Maddi Bediagak bere «Hausnarketa Antropologikoak. Gizakion kontuaz» izeneko blogean jardunaldiari buruzko iruzkin bat idatzi zuen.

Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
San Telmo Museoa = Museo de San Telmo
Donostiako Udala = Ayuntamiento de San Sebastián
Donostia Kultura