XXVI. Ankulegi Jardunaldia (2024). Mugak, Bidegurutzeak eta (Des)Enkontruak.

Ankulegi Euskal Herriko Antropologia Elkarteak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak (UPV/EHU) antolatuta.

San Telmo Museoa, 2024ko martxoaren 15ean.

“Muga” edo “frontera”ren definizio klasikoak lurraldearen muga bati egin ohi dio erreferentzia, zenbaitetan naturala dena, (itsasoak eta mendiak, kasu), baina gehien-gehientsuenetan eraikia (horma edo hesi bidez, esaterako) dena. Duen forma edozein delarik ere, beti irudikatze baten gauzatzea eta nazio-subiranotasuna babestea helburu duen eraikuntza bat da muga. Definizio klasiko horretatik abiatuta, jardunaldi honek kategoria horren arrakalak aztertu nahi ditu ikuspuntu historiko, antropologiko eta politikotik. Alde batetik, mugek eta mugako pasaguneek funtsezko lekua badute ere pertsonen bizitzan, horrek ez du halabeharrez beti atxilotzearekin edo immobilizazioarekin loturarik dagoenik esan nahi. Mugek zerikusi zuzena dute zeharkatzearekin: topaketa gune ere badira, bai eta nola ez, kontrara, desenkontruen eta alteritatearen gune ere. Bestalde, gaur egun, mugek funtsezko garrantzia dute, Hegotik Ipar globalerako migrazioekin lotzen diren heinean. Hain zuzen ere, Euskal Herrian bada muga eremu zehatz eta izaera desberdinekoa, zeinetan Schengen eremu barruan egonagatik ere, arrazan oinarritutako hierarkia globalekin egiten dugun topo. Honela, jardunaldian muga/frontera kontzeptu klasikoaz harago landu nahi ditugun ikuspegiek hausnarketa politiko batera garamatzate, muga zerk defendatzen duen, bai eta inposatutako muga elementu geografikoez haraindi nola hedatzen den begirada kritikoz aztertzera garamatzatenak.

Hemen deskarga dezakezu egitaraua

Jardunaldiko bideoa