XXI. Ankulegi Jardunaldia (2018). Soinuak, zaratak, musikak: antropologia eta sonoritatea.

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XXI. Antropologia Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2018ko martxoaren 9an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan.

«Jardunaldien edizio berri honetan antropologia eta sonoritatea jorratuko dugu. Mendebaldeko kulturaren testuinguruan lehenetsi eta gailendu dira testuala dena, ikusmena eta begirada, besteekin erlazionatu eta besteak ezagutzeko bide bezala, bestelako pertzepzio gaitasunak bigarren mailan utzita, esparru akademikoan zein jardun antropologikoan oro har. Alabaina, “giro sentsoriala” deitu denak arreta jarri du zentzumenetan, emozioetan eta gorputzetan, eta, horrenbestez, zentzumenak modu zabalagoan lantzeko bidea ireki du, bai tresna metodologiko moduan, bai informazio iturri edo ikerketa objektu moduan.

Entzumenaren eta sonoritatearen inguruan gogoeta egin nahi dugu, antropologiarekin dituzten askotariko erlazioen ikuspegitik: etnomusikologia; musika gizarteen lengoaia, fusio edota sinbolo gisa; soinu-etnografia eta zarataren analisian oinarrituriko hiriaren zein landa eremuaren ikerketa; identitateak eta memoriak sonoritatearekin duten erlazioa; iturri akustikoen erabilpenaren inguruko gogoeta; etab.»


Hemen deskarga ditzakezu egitaraua, kartela eta call for papers.

Hemen argitaratua:

Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 22. zk. (2018): Soinuak, zaratak, musikak

Jardunaldiko bideoa:

Gaurko sormenak: Rubén Alonso.
Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
San Telmo Museoa = Museo de San Telmo