XXVI. Ankulegi Jardunaldia (2024). Mugak, Bidegurutzeak eta (Des)Enkontruak.
Ankulegi Euskal Herriko Antropologia Elkarteak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak (UPV/EHU) antolatuta.
San Telmo Museoa, 2024ko martxoaren 15ean.
“Muga” edo “frontera”ren definizio klasikoak lurraldearen muga bati egin ohi dio erreferentzia, zenbaitetan naturala dena, (itsasoak eta mendiak, kasu), baina gehien-gehientsuenetan eraikia (horma edo hesi bidez, esaterako) dena. Duen forma edozein delarik ere, beti irudikatze baten gauzatzea eta nazio-subiranotasuna babestea helburu duen eraikuntza bat da muga. Definizio klasiko horretatik abiatuta, jardunaldi honek kategoria horren arrakalak aztertu nahi ditu ikuspuntu historiko, antropologiko eta politikotik. Alde batetik, mugek eta mugako pasaguneek funtsezko lekua badute ere pertsonen bizitzan, horrek ez du halabeharrez beti atxilotzearekin edo immobilizazioarekin loturarik dagoenik esan nahi. Mugek zerikusi zuzena dute zeharkatzearekin: topaketa gune ere badira, bai eta nola ez, kontrara, desenkontruen eta alteritatearen gune ere. Bestalde, gaur egun, mugek funtsezko garrantzia dute, Hegotik Ipar globalerako migrazioekin lotzen diren heinean. Hain zuzen ere, Euskal Herrian bada muga eremu zehatz eta izaera desberdinekoa, zeinetan Schengen eremu barruan egonagatik ere, arrazan oinarritutako hierarkia globalekin egiten dugun topo. Honela, jardunaldian muga/frontera kontzeptu klasikoaz harago landu nahi ditugun ikuspegiek hausnarketa politiko batera garamatzate, muga zerk defendatzen duen, bai eta inposatutako muga elementu geografikoez haraindi nola hedatzen den begirada kritikoz aztertzera garamatzatenak.
Hemen deskarga dezakezu egitaraua
EGITARAUA:
10:00etan Aurkezpena
10:30etan HASIERA HITZALDIA
Políticas de frontera en Europa: ¿hacia dónde vamos?
Hizlaria: Blanca Garcés, CIDOB (Barcelona Centre for International Affairs).
Mugen inguruko egoeratik abaituta Europar Batsaunaren baitan berauek gobernatzeko moduen aurkezpenak jardunaldien ezatabaida markoa ezarriz hasera emango diogu jardunaldiari.
11:30 – 12:00 Atsedenaldia
12:00etan MAHAI INGURUA
Mugako egungo errealitatea, zaharrak berri?
Hizlariak: Elena Casiriain (UPV/EHU-Université Jean Jaurès Toulouse), Rosa Arburua (UPV/EHU), Benjamin Duinat (Université de Pau et des Pays de l’Adour) eta Larraitz Fagundez (UPV/EHU).
Moderatzailea: Aitzpea Leizaola
Euskal Herrian kokaturik, mugen gobernuan jarriko dugu arreta, aztertzeko zer nola eragin dion eta eragiten dion lurralde barruko eta kanpoko pertsonei. Mugaren eraikuntza prozesu baten emaitza da, konplexua eta mugak markatzen duen lurraldearen baitan homogeneoa ez dena. Nola ulertu egungo errealitateak? Ba al dute oihartzunik iraganeko errealitateekin?
13:30etan Bazkaria
16:00etan SOLASALDIA
Ceuta y Melilla, el muro y la puerta entre África y Europa.
Hizlariak: Cristina Fuentes Lara (Universidad Rey Juan Carlos eta Fundación Por Causa) eta Elisa Floristán (Universidad Autónoma de Madrid).
Moderatzailea: Andrea Ruiz Balzola
Hegoaldera bidaiatuko dugu Europako hego muga ere baden Afrikako ipar mugaren funtzionamendua ulertu asmoz, zehazkiago Ceuta eta Melillako enklabeetara. Zeri egiten diote aurre afrikar biztanleriak hiri horietan?
17:30 – 17:45 Atsedenaldia
17:45 – 19:00 AZKEN SOLASALDIA
Los procesos de racialización en la construcción de la fronteras.
Hizlariak: Keina Espiñeira (Universidade da Coruña) eta Siham Jessica Korriche (Iridia Centro para la Defensa de Derechos Humanos).
Moderatzailea: Elisa Floristán
Amaitzeko, muga, migrazio estatusa eta arrazalizazioaz jardungo gara. Zer harreman du mugaren kontzeptuak beste biekin? Zer nolako eragina du jendearen egunerokotasunean?
STREAMING