ELKARTEA
LIBURUAK
BALIABIDEAK
[gazt]
Ankulegi > elkartea > aurkezpena

Ankulegi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPVeko) gizarte antropologo talde baten ekimenez sortu zen Donostian 1994an.

Bere izena osatzen duen akronimoa ANtropologia, KUltura Eta GIzartea hitzetatik dator.

Ankulegi irabazi-asmorik gabeko elkartea da, berau sortu zen unibertsitatetik askea eta diziplinan interesa duten guztiei irekia, ikasleak, graduatuak edo profesionalak izan, edo zaleak besterik ez direla. Egun 65 kide inguruak ditu.



Xedeak

  • Antropologia diziplina zientifiko gisa instituzionalizatu eta zabaltzea.
  • Ikerketa antropologikoa sustatzea.
  • Ankulegi antropologia aldizkaria argitaratzea.
  • Jarduera profesionalak eta hezigarriak bultzatzea.
  • Kideentzat bilgune eta eztabaida gunea izatea.
  • Antzeko elkarte eta erakundeekin hartu-emanetan hastea.

igo/subir/monter

Jarduera nagusiak

igo/subir/monter

Eskainitako zerbitzuak

  • Biblioteka eta hemeroteka: antropologia aldizkarien bilduma handia.
  • Interneteko forua (Ankuplaza): berriak hedatzeko zerrenda, artikuluak euskarri informatikoan, solasgunea.
  • Elkartearen webgunean kideen monografien berri emateko lekua.

igo/subir/monter

Hartu-emanak eta lankidetza hitzarmenak

Ankulegik Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español (F.A.A.E.E.) erakundearen partaidea da eta haren XI Congresoa (2008ko irailearen 10retatik 13etara) antolatu zuen eta baita horren aktak argitaratu ere.

Gainera, gizarte zientzien eta humanidadeen esparruko elkarte eta erakunde ezberdinekin ditu hartu-emanak eta informazio eta argitalpen trukea egiten duen elkarte eta erakunde horiekin ez ezik, diziplina antropologikoan interesa duten beste pertsona zein taldeekin ere hartu-emanetan hasteko prest dago.

igo/subir/monter

Ankunews informazio buletina

2010eko martxotik, Ankulegik Ankunews izeneko buletina eskaintzen du. Zerbitzu dohain honez bidez, elkarteko ekitaldiak jakinarazten dira, bereziki, urteroko jardunaldietarako eta aldizkarirako deialdiak. Buletinaren hizkuntz nagusia gaztelera da.

Harpidetzeko, mezu huts bat <ankunews-join[a bildua]ankulegi.org> helbidera bidali behar da. Ondoko weborrian buletinaren inguruko argibide gehiagorik ematen da.

igo/subir/monter

ANKULEGI

Antropologia elkartea
Asociación vasca de antropología
Association basque d'ethnologie

Harremanetarako (orokorra)
1.697 posta kutxatila
E-20080 DONOSTIA

Tfnoa.: 900 110 111
Egoitza elektronikoa: <http://www.ankulegi.org>
Posta elektronikoa: <idazkaritza[a bildua]ankulegi.org>

Harremanetarako (aldizkaria)
1.697 posta kutxatila
[Gaia: aldizkaria]
E-20080 DONOSTIA

Posta elektronikoa: <aldizkaria[a bildua]ankulegi.org>

igo/subir/monter

Ankulegi Elkartea, 2002-2010